XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMA.- Tira bada; sukaldeko alki oietako batzuek ekarri ditzagun... (Malen alki batzuen billa ba dijoa)... eta gero oieko buruko bi, alki gañetan jarrita ederki, bat bera exeritzeko eta bestea aurrean zangoa jartzeko... (berekiko bezela itz-egiten ari da)... eta gero beste bi alki gutzat berarekin izketan aritzeko... eta sukaldeko mai txikia emen...

MALEN.- (Etxeko atean. Bi alki dakarzki; berari lagunduaz Txomin atzetik dator...) Ona emen bi alki...

AMA.- Ongi da... (Txomin'i) i ere or al aiz? ume ergel ori, oa ortik nere begien aurrean agertu gabe... eta bestea...?

TXOMIN.- Xabier'i laguntzen ari da...

MALEN.- Arrek ere irtetzeko prestatu bear du ta...

AMA.- Ori den, emaion arrazoia oraindik...

(Txomin'i) beste bi alki ekarri ditzak... (Txomin ba dijoa laxterka)... (Malen'i) oe gañetik bi buruko ekarri bear ditun...

MALEN.- Bi buruko?
AITA.- Bai, bat bera exeritzeko eta bestea aurrean zangoa ipintzeko... ez al den ulertzen...?

MALEN.- A! bai, ongi da, oso egoki... berealaxe ekarriko ditut...